DENIS MONDRAGON UNIBERTSITATEKO ENPRESAGINTZA FAKULTATEAN KONTRATATUA - BIDASOA CAMPUSA
Urriak 1a egun garrantzitsua izan zen Denis Nazabalen ibilbide profesionalean,
Mondragon Unibertsitatearekin sinatu baitzuen bere lehen lan-kontratua. Izan ere, hamarkada bateko ahaleginaren eta dedikazioaren frutua da.
Denis 2014ko abenduan hasi zen
MUren Irungo Instalazioetan,
Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) programako praktiken bitartez, eta orain harro hartu du
Enpresagintzako Bidasoa Campuseko mantentze-lanetako eta garbiketako laguntzaile kargua.
Bere eguneroko lanetan, aspaldidanik egiten duen bezala, instalazioak egoera onean daudela bermatu behar du, edo sor daitezkeen gorabeherak lankideekin batera konpondu.
Bere zereginez gain, Denis une oro laguntzeko prest dago, asko gustatzen baitzaio mandatuak egitea:
Campuseko langileekin elkar lanetan ibiltzea eta ikasleei laguntza ematea. Horrez gain, kirol-jardueretan parte hartzea eta lankideekin harreman ona izatea funtsezkoak izan dira hazkunde pertsonalean eta profesionalean.
Mondragon Unibertsitateari eskerrak eman nahi dizkiogu Denisengan jarritako konfiantzagatik eta lan-ingurune inklusiboa sustatzen jarraitzeagatik.
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna
Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @atzegi @gureak