2017 / Uztaila / 28
Eskerrak Beasaingo Udaletxeari
Gaur, 2017ko uztailaren 27an, Pauso Berriak programako ordezkariek (Atzegi eta Gureak-en artean kudeatutako programa) diploma bat entregatu diote Beasaingo Udaletxeari. Honekin, udaletxeak lan munduan adimen urritasuna duten pertsonen inklusioaren alde egindako lana eskertu nahi da. Kasu honetan, Iñigo Garciaren (argazkiaren erdialdean) kontratazioa ahalbidetu dute formula berritzaile baten bidez, zeinari esker Iñigo bere lanetan jarraitzen duen bere beharrei egokituta dauden kondizio batzuetan.