2017 / Ekaina / 06
Praktika Onak komunikabideetan notizia izan dira

Duela aste batzuk, Iñaki Chivite praktikak hasi zen Donostiako Aquariuman. Aquariumeko gizarte inplikazioaren eta Iñakiren lan egiteko gogoarengatik, bere praktikaren hasiera notizia izan da komunikabideetan.


DONOSTIAKO AQUARIUMAK ATZEGI & GUREAK (PAUSU BERRIAK) ERAKUNDEAREKIN LANKIDETZA AKORDIOA SINATU DU.  

Aquariumeko Zuzendaria den Esther Irigaray eta Pausu berriak proiektuaren arduraduna, Fran Navarrak sinatutako akordioari esker, Iñaki Chivitek 1000 orduko iraupena izango duen praktikak  burutuko ditu Aquariumeko instalazioetan. Pauso Berriak (Atzegi&Gureak) lan eremuan inklusio soziala ohiko ingurunean bultzaten duen programa da. 

Atzegi eta Gureak lankidetzan kudeatzen duen programa dugu, 2010.urtean sortutakoa eta helburu bezela lan ingurune ohikoan desgaitasun intelektuala duten pertsonei inklusioa erreztea izango litzateke.

 Ilusioz betetako lan sozial inklusio proiektua dugu, berritzailea, etorkizunarekin, erakundeen babesarekin desgaitasun intelektuala duten pertsonen gogoa eta familien laguntzarekin eta Gipuzkoako gizarte eta enpresen konpromezua merezi duen proiektua dugu Pauso berriak (Atzegi&Gureak). 

Programa honen helburua desgaitasun intelektual duten langileak beraien lan munduan egingo duten ibilbidean laguntzea izango litzateke. Besteak beste ikastetxeetan, museoetan, udaletxeetan , bulegoetan etb arituko dira lanean.

Iñakirentzat, garapen personal, lan eta motibazio sozialerako oso garrantzitsua izango da Aquariumen burutuko duen egonaldia eta Aquariumeko Arduradunak oso gustora daude lan eremu inklusibo sozial eta programan parte hartzeagatik.

Iturria: DIARIO VASCO

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: