2016 / Azaroa / 18
Urrats berri bat Ibairentzat
Joan den azaroaren 11an, Ibai Larrañagak azken laneguna izan zuen Mizpirualdeko egoitzan. Azken hiru urte hauetan Mizpirualden bere lana modu oso egokian egin ondoren, Bergarako Aranzadi Ikastolan lan egitea eskeini diote. Zalantzarik gabe, hiru urte hauetan Mizpirualden eginiko lana, egunetik egunera bere gaitasunak lantzen, lagungarria izan da ate berri hau ireki dadin. Eskerrik haundiena Mizpirualdeko arduradun eta langile guztiei Ibairen bizitza proiektua eraikitzen bide lagun izateagatik, eta zorterik hoberena Ibairi eta Ikastolari hasi berri duten etapa honetan.