Egun asko izan dira lanean eta prestaketa lanetan, Ikust-Alaia liburutegitik Centro Cultural Carlos Blanco Aguinaga (CBA) deitzen den udal liburutegira egin den 60.000 aleren lekualdaketa antolatzeko.
Prozesu guzti honetan, liburutegiaren lan taldeak, egin beharreko zereginak, Ivan-en gaitasunen araberara moldatu dituzte,
Irungo Udaletxea, Gureak eta Atzegiren arteko kolaboraziorekin sorturiko Pauso Berriak programarekin egiten dituen liburutegiko zereginak eraldatuz.
Ivanen erantzuna oso ona izan da, zeregin berriak ondo bereganatuz eta bere lankideekin elkarlanean alarma eta etiketa lanak oso ongi beteaz.
Milaka Irundar, Ivanen lanaz baliatu ahal izan dira joan den Urriaren 5tik.
Prentsan argitaratu den artikuluaren link a ipintzen da jarraian.