2026 / Maiatza / 22
Usoa Proelek Electronika S.L.ren plantillan sartu da Pauso Berriak praktikak amaitu ondoren
Joan den maiatzaren 21ean, praktikaldia amaitu ondoren, Usoak kontratu mugagabea sinatu zuen, eta Irungo Proelek Electronica SL enpresaren plantillan sartu zen ofizialki.
 
Denbora horretan, Usoak bere lana kalitate osoz egiteko beharrezko gaitasunak eskuratu ditu, gero eta erronka handiagoak bereganatuz.
Bere egunerokoan, administrazio sailarekin lan egiten du, hainbat lan eginez, hala nola:
  • dokumentazioa eskaneatzea eta artxibatzea, bai fisikoa bai digitala.
  • Gainera, biltegian materiala antolatzen eta birziklatzen laguntzen du.
Kontratu hau aurrerapauso handia da Usoarentzat, bere helburu nagusietako bat lortu baitu.
 
Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) ekimenetik eskerrak eman nahi dizkiogu Proelek Electronica S.L.ko taldeari, honako honengatik:
Egunerokotasunean inplikatzea eta laneratzearekin duen konpromisoagatik.
 
ESKERRIK ASKO!

Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

X.com: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: