2025 / Uztaila / 21
PROELEK ATEAK IREKI DIZKIO USOARI ETA PAUSO BERRIAK PROGRAMAREKIN DUEN INPLIKAZIOA BERRETSI DU
Joan den maiatzaren 12tik, Usoak Irungo PROELEKen praktikak egiteko aukera du. Enpresa horrek Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programa babesten eta horretan konfiantza izaten jarraitzen du 2019tik.
 
Hasierako urduritasuna atzean geratu da, eta Usoa pozik dago taldekideekin. 
 
Hainbat laguntza-lan egiten ditu, administrazio-sailarekin lankidetzan, hala nola dokumentazioa eskaneatzea eta artxibatzea, fisikoa zein digitala. Gainera, biltegian, kutsatu gabeko kartoia eta plastikoa birziklatzen eta biltegiratutako materiala antolatzen parte hartzen du.
 
"Gehien gustatzen zaidana ikasten ari naizen guztia da, eta zein independente bihurtzen ari naizen", kontatu digu Usoak irribarre handi batekin bere praktikei buruz galdetu diogunean.
 
Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programatik eskerrak eman nahi dizkiogu PROELEKi bere inplikazio eta konpromisoagatik.
Eta, bereziki, eskerrak eman nahi dizkiegu Usoari egunerokoan laguntzen dioten pertsona guztiei: Leire, Ainhoa, Iraitz, Koro, Amaia, Elena eta Sergio, beren harrera beroagatik eta lan-ingurunean sartzen laguntzeagatik.
 
ZORTE ON USOA!!
 

Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: