Maiatzaren 19an, 
Pauso Berriak (
Atzegi + 
Gureak) programaren prestakuntza fasearen ondoren, Hodeiek 
Tolosako Herrikide Jesuitinak ikastetxean hasi zituen bere praktikak.
Hodei oso pozik eta ilusio handiarekin azaldu zen bere lehen lan-esperientziaren aurrean,  eman dezakeen guztia erakusteko gogo handiarekin.
Praktikak egiten dituen bitartean, bere  lanak jantokian eta haurtzaindegian egingo ditu. Honako eginkizun hauek egingo ditu Hodeiek: jantokiko mahaiak muntatzea, haurrei mantalak janzten eta kentzen laguntzea, otorduetan laguntzea eta elikagaiak banatzen laguntzea, besteak beste.
Pauso Berriak (
Atzegi + 
Gureak) programatik eskerrak eman nahi dizkiegu 
Herrikide Ikastetxeko talde osoari, programarekiko eta, bereziki, Hodeirekiko duten konpromiso eta inplikazioagatik.
Aupa Hodei!!
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna
Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak