Pauso Berriak programaren (
Atzegi +
Gureak) prestakuntza aurre-laborala amaitu ondoren, Peru Errementeriak etapa berri bati ekin dio
Oiartzungo Carrefour merkataritza-gunean, praktikak eginez.
Gogoz eta ilusioz beterik, Peru dagoeneko hainbat lan egiten ari da zerbitzu anitzeko ingurunean: ehungintzako produktuen kaxak irekitzen ditu, pertxan zintzilikatzen ditu, alarmak jartzen ditu eta lankideek behar dutenean laguntzen du.
Pauso Berriak programatik eskerrak eman nahi dizkiogu
Carrefour Oiartzuni eta bere lantalde osoari harrera beroagatik, emandako babesagatik eta Peruri aukera hau eskaintzeagatik.
Animo etapa berri honetan, Peru!
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna
X / Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @atzegi @gureak