2025 / Urtarrila / 21
Paula Dominguezek bere lan esperientzia partekatu du Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolan
Pasa den urtarrilaren 15ean, Paula Dominguezek bere lan esperientziaren inguruan hitz egiteko aukera izan du Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolan, beste urte batez, Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programa ezagutaraziz.

Paulak, bere lan ibilbidea 2017.urtean hasi zuen Elduaien Hizkuntza Eskolan, Pauso Berriaken (Atzegi + Gureak) bitartez. Urtebeteko praktikaldiaren ostean, lan kontratu bat lortu zuen eta Elduaien Hizkuntza Eskolako plantilako parte bihurtu. 

Egindako hitzaldian, bere esperientzia kontatu eta lan kontratu bat izateak suposatzen duenaren inguruan hitz egin ahal izan zien Gizarteratze Teknikaria zikloa burutzen ari diren 2.mailako ikasleei. Oso aberasgarria izan zen denontzat. 

Plazer bat da beste urte batez Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolarekin elkarlanean aritzea. Mila esker!


Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

X / Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @atzegi @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: