2024 / Urria / 21
PERU SANZEK BERE PRAKTIKAK HASI DITU PREVITEK-EN
Pauso Berriak programan (Atzegi + Gureak) hasierako prestakuntza osatu ondoren, Peruk praktikak hasi ditu Previtek - Arriskuen Prebentzioa, Donostiako 27. Poligonoan dagoen EnerTIC eraikinean kokatutako enpresa batean.

Ilusio handiz eta motibazioarekin, Peruk etapa berri honi aurre egiteko prest dago, lan-ingurunean ikasten eta garatzen jarraitzeko helburuarekin. Bulegoko bere zereginen artean daude korrespondentzia sailkatzea, albaranak sortzea, prebentzio-teknikarien dokumentuak artxibatzea eta inprimagailuak mantentzea. Gainera, beti dago prest bere taldeak behar duen guztian laguntzeko.

Pauso Berriak-etik (Atzegi + Gureak) eskerrak eman nahi dizkiogu Previtek-i, bere laguntza eta partaidetzagatik eta lan talde guztiari Peruri egin dioten harrera on eta goxoagatik.

Aupa Peru!

Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @atzegi @gureak 


Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: