Joan den apirilaren 29an, Nagorek
Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) programak eskainitako praktikari ekin zion
Mutrikuko udaletxean.
Programaren hasierako prestakuntzan parte hartu ondoren, ikasitakoa praktikan jartzeko unea iritsi da, eta Mutrikuko Udaletxea aukera handia izaten ari da horretarako.
Urte betez, gutxi gorabehera,
Mutrikuko Udaletxeko langileek Nagore lankide izango dute. Hona hemen praktiketan egiten dituen lanetako batzuk:
Udalaren barruko eta kanpoko posta banaketa.
- Liburutegiko paketeak muntatzea eta egunkariak sailkatzea.
- Mahai-jokoetarako kaxak muntatzea.
- Fotokopiagailuak kargatzea eta dokumentazioaren suntsiketa.
- Nagorek gogotsu eta motibazioz ekin dio bere praktikari, eta horrela jarraitzea opa diogu!
Mutrikuko Udaletxeko parte diren langile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu izan duten harrera onagatik.
Aupa Nagore!
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna
Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @atzegi @gureak