2024 / Martxoa / 13
TELMOk GIZARTE ETA INGURUMEN INPAKTU SINNPLEan HASI DITU PRAKTIKAK
 Martxoaren 5ean, Telmok, Sinnple gizarte eta ingurumen inpaktua enpresan hasi zituen Pauso Berriak programako (Atzegi + Gureak) praktikak eta bertan bere lankide berriak ezagutzeko aukera izan zuen.

Pauso Berriakeko (Atzegi + Gureak) formakuntza egin eta gero, ikasitako guztia praktikan jarri behar da eta horretarako Sinnplek, Donostian dituen instalazioak ezinobeak dira.

Sinnple gizarte eta ingurumen inpaktua, Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programako bidelagun ona da, 2020. urtean, programaren inpaktuaren azterketaz arduratu zen, bertako langileen ikuspuntua zabalduz.

Urtebete inguruan, Sinnpleko lan taldeak inklusio soziolaborala lehen eskutik bizitzeko aukera izango du.
Telmoren zereginen artean honako hauek egongo dira:
  • Karbono-aztarna neurtzeko azterketetarako datuak bilatzea.
  • Gastu eta kontsumoen erregistro orriak betetzea.
  • Bilera-guneak kudeatu eta enkargu ezberdinak burutzea.

Eskerrik asko Irantzu eta Iñigori prozesu osoa errazteagatik eta Sinnpleko talde osoari Telmori egindako harreragatik.

Animo Telmo!




Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @atzegi @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: