Badira bi hilabete Iker
Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan lanean hasi zenetik,
Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) programaren bitartez eta iazko urritik
Hezkuntza Sailak eta
Atzegik sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan dago.
Geroztik, Ikerrek bere lankideak ezagutzeko aukera paregabea izan du: Onditz, Marijo, Amaia, Argiñe, Jasone, Olatz, Unai, beste batzuen artean.
Iker, gogotsu bezain emozionatuta aurkeztu da aukera horren aurrean, ondo egiteko irrikaz eta programaren hasierako prestakuntzan ikasitakoa praktikan jartzeko adorez.
Iker, prestatzen ari da zereginak jangelan burutu al izateko, bertako begirale, sukaldari eta garbitzaileei bere laguntza eskeiniz. Beste batzuen artean, hurrengo hauek egiten ditu:
- Jantokira egunero joaten diren haurren zerrenda pasatzea.
- Otordu-zerbitzuan: 3, 4 eta 5 urteko ikasleei laguntzeko lanak.
- Jangela prestatu goizaldean, eta amaitzean; jaso eta garbitu.
Ikastolako harrera oso goxoa izaten ari dela sentitzen dugu, esku zabalik hartu baigaituzte, eta, horrexegatik:
Esker mila Salbatore Mitxelena Ikastolan parte hartzen duzuen profesional orori!
Aupa Iker!
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna
Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @atzegi @gureak