Karekek 2023.urtean hasi zituen
Pauso Berriakeko (
Atzegi +
Gureak) praktikak
Tolosako Fronton jatetxean. Bere eginkizunak bi zatitan banatzen dira:
- Goiko solairuan, bere lankideekin batera jangela antolatzeaz arduratzen da (ahulkiak jarri, mahaiak garbitu, baxera jarri...)
- Beheko solairuan ontzigarbigailuaz arduratzen da. Guzti hau, bere lankideen baldintzarik gabeko laguntzarekin egiten du.
Orain, denbora batez lanera joan gabe egon ondoren eta praktiken amaiera iritsita, berriz hasi du bere egunerokotasuna
Fronton jatetxean zerbitzu okupazionalaren formulapean. Momentuoro Karekek Fronton-en bere eginkizunak burutzeko gogoa eta ilusioa erakutsi ditu, gustoko dituen lanez gain, lankide bakoitzarekin erlazio polita sorturik.
Pauso Berriaketik (
Atzegi +
Gureak) eskerrak eman nahi dizkiogu
Fronton jatetxeko lantalde guztiari egunero Karekekin erakutsitako inplikazioagatik, eta Soniari esperientzia honi jarraipena emateko erakutsi duen irmotasunagatik, Kareken lan eta gizarte inklusioa bultzatuz.
Mila esker!!
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna
Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak