Urte eta erdi igaro da Jurdanek
Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak), programaren bidez
Zestoako Udalean bere jarduera hasi zuenetik.
Denbora horretan zeregin asko ikasteko eta gaitasun berriak eskuratzeko aukera izan du. Horri esker, praktikak amaitu ondoren, Udaletxeko hainbat sailetan jarraitu ahal izan du Zerbitzu Okupazionalaren bidez eguneroko lanak betetzen.
Diploma bat emanez, aukera hau eta lankidetza eskertzeko une egokia da
Zestoako Udaleko arduradunei eta baita Jurdanen lankideei ere.
Egunerokoan, Jurdanek
Zestoako Udaleko hainbat eraikin eta sailetan egiten ditu bere lanak, irribarrea eta umore ona inoiz galdu gabe.
- Astelehenetan goiza San Juan Egoitzan pasatzen du: Bertan egoiliarrei lekualdatzeko eta laguntzeko lanak egiten ditu, gero eguneko ekintzetan laguntzen du; albisteak irakurtzen edo tailerren batean laguntzen.
- Astearte, asteazken eta ostegunetan Kiroldegian laguntzen du harreran edo garbiketa lanetan.
- Ostiraletan, berriz, brigadako lankideekin lan egiten du.
Eskerrik asko Zestoako Udala!!
Zorionak Jurdan, ahaleginak merezi izan du, jarraitu horrela!!!