2023 / Urria / 16
ONCE FUNDAZIOAREN ETA PAUSO BERRIAK PROGRAMAREN ARTEKO LANKIDETZ

Pauso Berriak programako lantaldea 25 profesionalek osatzen dute — prestatzaileak, lan-prestatzaileak, laguntza-teknikariak, administrazioko, koordinazioko eta zuzendaritzako langileak —, eta 180 pertsona baino gehiagorentzako ikaskuntza-, enplegu- eta autonomia-aukera berriak bultzatzen jarraituko du datorren urtean, ONCE Fundazioaren laguntzari esker.

Laguntza horri esker, etengabeko eta kalitatezko laguntza-zerbitzu bati eutsi ahal izango zaio ekitaldi osoan, programaren fase guztietan parte hartuko duten pertsonei zuzenduta: Hasierako Prestakuntza, Lanpostuko Prestakuntza eta Enplegua Lortzeko eta Sendotzeko Estrategiak.

2010ean abian jarri zenetik, Pauso Berriak lanean ari da laneratzearen eta laguntza-premia desberdinak dituzten pertsonen autonomiaren alde, eta Gipuzkoako produkzio-sareko enpresa eta erakundeetan sartzea errazten du.

Lankidetza horrek indartu egiten du ONCE Fundazioak eta Pauso Berriak elkarteak enplegurako, inklusiorako eta garapen pertsonalerako benetako aukerak sortzeko duten konpromisoa.

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: