2023 / Urria / 20
ALAZNE ZUAZUBISCARREK PRAKTIKAK HASI DITU SUGORRI JATETXEAN
2023ko irailaren 20a egun berezia izan zen Alaznerentzat, bere praktiketako lehenengo eguna izan baitzen Sugorri jatetxean. Pauso Berriakeko (Atzegi + Gureak) formakuntza jaso eta gero iritsi zen ikasitako guztia praktikan jartzeko eguna.
Lehenengo egunetik Alazneren jarrera oso baikorra izan da. Gogotsu, pozik eta interes handiz hartu baitu aukera paregabe hau. Gainera, esperientzia hau oso aberasgarria izaten ari da bere alderdi pertsonal zein profesionala garatu al izateko.
Praktika hauek irauten duen denboran, Alaznek ardura anitzak ditu. Horietako batzuk dira: terraza jarri, taberna bera garbitu eta txukundu, erosketetan lagundu, besteen artean.
Pauso Berriaketik (Atzegi+ Gureak) eskerrak eman nahi dizkiogu Consuelo eta lan talde guztiari Alaznerentzako aukera zoragarri hau emanagatik eta eginiko harrera beroarengatik.

Aupa Alazne!

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: