Pasa den uztailean Karmeleri agurrik beroena egin zioten bere lankideek, jubilatu egin baita! Karmelek, bere
Pauso Berriakeko (
Atzegi +
Gureak) praktikak 2015.urtean hasi zituen Donostian dagoen
Loreka Haurreskolan.
Ondoren, 8 urtez egon da bertan, zerbitzu okupazionalaren baitan, eginkinzun ezberdinak burutuz: jangela prestatu eta garbitzen, erosketak gordetzen, jolastokian erratza pasatzen...
Karmelek, bilakaera handia izan du bertan hasi zenetik. Hasiera-hasieratik harreman ezin hobea izan du bere lankide guztiekin. Babestua eta maitatua sentitu da uneoro bertan, momentu on eta ez hain onetan. Karmelek berak errepikatu izan digun moduan
"Loreka es mi casa".
Orain, etapa berri bat hasten du eta onena opa diogu. Deskantsatu eta disfrutatu!
Lorekari, eskerrik beroenak, beraien inplikazio, sentsibilitate, umore eta disposizioagatik. Oso garrantzitsuak izan zarete Karmeleren bizitzan.