2017.urtean Mikelek bere ibilbide formatiboa amaitu zuen, eta
Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) programaren bitartez Donostiako
NAZARET FORMAKUNTZA ZENTROAN praktikak hasi zituen harreran lanak egiten.
6 urtez zerbitzu okupazionalaren bitartez ikasten eta garatzen jarraitzeko aukera izan ondoren, Mikelek,
Nazaret Fundazioaren eskutik, urrats handia egin du bere lehen lan kontratua eskuratuz.
Mikel oso pertsona lagunkoia da, horri esker, harrera lanetan aritzen da jendearentzako arreta lanak eginez. Hori ezezik, ikastetxetik kanpo mandatatu ezberdinak egiten ditu, bizkiklapenaz arduratzen da, imprimagailuak betetzen ditu eta aparkalekua kontrolatzen du.
Urte hauetan Mikeli hainbesteko laguntza emateagatik eskerrak eman nahi dizkiogu
Nazaret Zentroko lan taldeari eta bertako ikasleei ere. Eta Mikeli zorte ona opa diogu etapa berri honetan.
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna
Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak