Ainhoa Pascualek gogo eta ilusio handiz
Pauso Berriakeko praktikak otsailean hasi zituen,
IES Xabier Zubiri Manteo BHIn.
IES Xabier Zubiri Manteo BHIren eta
Pauso berriak programaren (
Atzegi +
Gureak) arteko lankidetzari esker, Ainhoa bulego eta zerbitzu anitzekin lotutako lanak eginez garatu ahal izango da, bere esperientzia eta formakuntzan ikasitako guztia eskainiz.
IES Xabier Zubiri Manteo BHI,
Ikaslan Gipuzkoako (Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea) 23 ikastetxeren sarekoa da, eta, era berean,
Pauso Berriak Programarekin bat egiten du, honako zentro hauek egin zuten bezala: CIFP Armeria Eskola LHII, Leizaran Institutua, CIFP Tolosaldea LHII, CIFP Bidasoa LHII, CIFP Don Bosco LHII, IES Náutico Pesca de Pasaia Blas de Lezo, CIFP Izarraitz LHII, CIFP Monte Albertia LHHI, CIFP Gizarte Berrikuntza LHHI, Jaione, Mikel, Iñaki, Jesus, Martin, Jean Carlos, Eñaut, Itxaso eta Landerren esperientziekin programan parte hartzen dute, hurrenez hurren.
Ainhoak,
IES Xabier Zubiri Manteo BHIren instalazioetako bi eraikinetan egiten ditu bere lanak:
- Alde batetik, Zubiri eraikinean bulegoko lanak eginez: inprimagailuetan papera birjarriz, dokumentuak eskaneatuz eta fotokopiatuz, artxibatuz, zentroen artean mandatuak eginez, etab.
- Bestetik, jantoki-lanak egiten ditu Manteo eraikinean: mahaiak garbitzen, erratza pasatzen, ur- pitxarrak betetzen eta mahaia jartzen, besteak beste.
Pauso Berriak programatik (
Atzegi +
Gureak), eskerrak eman nahi dizkiogu
IES Xabier Zubiri Manteo BHIri Ainhoari eskainitako aukeragatik.
Zorte on, Ainhoa!!