Connie Irungo Ama Xantalen KABIA egoitzan hasi da.
Pasa den urtarrilaren 10ean, Conniek praktikaldi garai berriari hasiera eman zion
Pauso Berriak Programaren (Atzegi +
Gureak) baitan
Irungo Ama Xantalen KABIA egoitzaren eskutik.
Praktika hauetan Conniek hainbat lan desberdin beteko ditu dinamizatzaileen laguntzaile moduan, hala nola: egoiliarrei egunkariak eta materiala banatu eguneko aktibitatea burutzeko, margoak txukun mantendu hauei punta ateraz, edo eta egoitzaren apainketan parte hartu garai edo festaren arabera.
Pozik eta gogotsu, horrela dago Connie praktikaldia hasi zen egun beretik, eta hau ez litzateke posible izango
Ama Xantalen KABIA egoitzako profesionalak gabe, harrera ezin hobea eman bai diote.
Horrela, Connie,
KABIA-k (Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuari atxikitako Organismo autonomoa) kudeatutako egoitzaren batean bere garapena burutzeko aukera duen zazpigarren parte-hartzailea bilakatzen da Pauso Berriak programaren baitan.
Pauso Berriak programatik (
Atzegi +
Gureak) eskerrak eman nahi dizkiegu
Ama Xantalen KABIA egoitzako profesional guztiei, eta Connieri orain arte egin duen lanagatik.
Segi horrela Connie!!