Urriaren 27a itxarondako eguna izan zen Jon Ander Martijarentzat. Lan esperientzia berri bat hasi du.
Suguz eta 
Pauso Berriak(
Atzegi + 
Gureak) arteko lankidetza hitzarmenari esker lortu da hau.
Jon Anderek ilusio handiarekin hasi du esperientzia berri hau.
Eginkizun desberdinetan lagunduko du:
    - Makina eta tailerraren espazio komunen garbiketa
 
    - Eskariak prestatu
 
    - Aldagela eta jantokiaren txukunketa  
 
 Pauso Berriak(
Atzegi + 
Gureak) programatik Suguz tailerrari eskerrak eman nahi dizkiogu emandako harrera beroagatik eta zorte ona opa nahi diogu Jon Anderi etapa berri honetan.
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna
Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak