Urriaren 25ean, Eñautek
Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) programaren barruan hasi zituen praktikak
Izarrait Azkoitiko lanbide heziketan.
Zuzendaritzak eta zentroko gainerako langileek ongietorri ezin hobea egin zioten.
Eñaut urduri baina oso pozik azaldu zen, eta esperientzia berri honi ekiteko gogo handiarekin.
Praktiketan, hainbat lan egingo ditu ikastetxean, hala nola: fotokopiatzea, eskaneatzea, enkuadernatzea, dokumentazioa suntsitzea, mandatuak egitea, komunetako papera eta xaboia berrikustea, fotokopiagailuen papera berrikustea eta eskatutako beste zeregin batzuk, Juan Antonio atezainari lagunduz.
Edu Ikastetxeko zuzendariari eskerrak eman nahi dizkiogu Eñauti egindako harreran erakutsitako bultzadagatik eta bere lankideek erakutsi duten goxotasun eta maiatsunagatik.
Eta zuri Eñaut, zorterik onena opa dizugu etapa berri honetan!