2022 / Iraila / 29
LUISEK BERE PRAKTIKAK HASI DITU PREVITEK ENPRESAN
Ekainaren 22an, Luis Urizarrek Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programaren barruan hasi zituen praktikak Previtek enpresan.
Etapa berri honi urduri samar ekin zion, baina ilusioz eta egiteko gai den guztia erakusteko gogoz. Praktiketan, Luisek bulegoko hainbat lan egiten ditu, hala nola, postontzitik posta jaso, dokumentazioa artxibatu, paperez inprimagailua bete, bidaltzeko posta prestatu, material eskaera egin eta fakturak jaso, besteak beste.
Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programatik, eskerrak eman nahi dizkiogu Previtek enpresari, emandako aukeragatik eta baita bertako lankideei egin diguten harrera onagatik. Eta Luisi ibilbide luzea eta zorte handia opa dizugu etapa berri honetan.
Animo Luis!!!!
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik:
Hastag: #pausoberriak #inclusion #disCapacidad #GaitasunakLantzen