Praktika-aldia gainditu ondoren eta
Sistemas Valle Leniz S.L.U eta
Pauso Berriakek (
Atzegi +
Gureak) sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker,
Goizeder Martinezek
Sistemas Valle Leniz S.L.U-n ikasten jarraitzeko eta bulego-lanetan bere garapenean aurrera egiteko aukera izango du datorren urtean, Aretxabaletako instalazioetako administrazio eta merkataritza sailetan lagunduz.
Goizeder poz-pozik dago orain arte egindako lanetan jarraitu ahal izango duelako. Datorren urteko helburua pixkanaka-pixkanaka aurrera egiten lagunduko dioten zeregin berriak egiten hastea da, eta, jakina,
Sistemas Valle Leniz S.L.U lantaldeari egunerokoa erraztea.
Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) programatik eskerrak eman nahi dizkiegu
Sistemas Valle Leniz S.L.U osatzen duten pertsona guztiei, Goizeder-en egunerokoa goxoago egin eta eskaintzen dioten laguntza zein babesagatik.
Azkenik, Goizeder ere zoriontzea dagokigu, bere praktika-aldia gainditzea lortzeagatik eta bere taldearekin ikasten eta lankidetzan jarraitzera animatzeagatik.
Zorionak GOIZEDER!
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna
Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak