Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) programaren formakuntza amaitu ondoren, Elene Turrilasek
Debako Udalean hasi ditu praktikak, bere jaioterrian.
Elene oso pozik eta motibatuta hasten da, bere lankide berriak ezagutzeko eta formakuntzan ikasitako guztia praktikan jartzeko gogo handiz.
Hainbat zeregin egiten ditu Udaletxean, eta askotan esaten dioten bezala: "Ez zara geldirik egoten: alde batetik bestera zabiltza". Izan ere, lehenengo lana "correos"-eko postetxean korrespondentzia jasotzea da, ondoren banaketa egiten du eta hortik liburutegira joaten da liburuak forratzera, ordenatzera eta paketatzera.
Geroago, udaletxeko barne-posta banatzeaz arduratzen da, eta egunaren arabera, lanaldia bukatzeko, turismo-bulegoan edo gizarte-zerbitzuen zentroan laguntzen du.
Deba herri txikia da, eta Elene oso neska ezaguna da, udaletxetik oso gertu bizi da. Udaletxetik liburutegira edo turismo bulegora egiten dituen ibilbideetan, kalean gelditzen dute, agurtu eta bere lan berriaz interesatzen dira, eta beti bere poztasuna erakusten du, esanez: Nola ez naiz gustura egongo?
Pauso Berriak (
Atzegi+
Gureak) programatik, eskerrak eman nahi dizkiegu
Debako Udalari eta bertako langileei emandako aukerarengatik.
Eta Eleneri ibilbide luzea eta zorte handia opa diogu etapa berri honetan.
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna
Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak