2022 / Maiatza / 20
Ikerrek Zarautzko Antoniano Ikastetxean hasi ditu praktikak
Pauso Berriaren (Atzegi + Gureak) programaren lan-aurreko prestakuntza egin ondoren,
joan den maiatzaren 3an, Ikerrek Zarauzko Antoniano Ikastetxean hasi zituen praktikak, bulego eta zerbitzu anitzetako kolaboratzaile gisa.

Ikerren zereginen artean, honako hauek daude:
  • Goizean goiz Ikerrek bulegoko lanak egiten ditu (fotokopiak, enkuadernatzea, postetxera joan…) idazkaritza-sailean, Maite, Anuska eta Arantza lankideekin batera.
  • Idazkaritzan amaitu ondoren, jangela martxan jartzea du, (edalontziak, sardexkak, koilarak jarriz, fruta moztuz, edalontziak urez betez) Itziarrekin batera.
  • Azkeneko orduan, Aitor lankideakin batera, Ikerrek instalazioen mantentze-lanetan haritzen da (leiho berriak jartzean, ordenagailuak konpontzen, zaborreko edukiontziak jasotzean…)
Ikerrek ilusio eta gogo handiz ekingo dio etapa berri honi. Aspalditik itxaroten ari den aukera da.

Pauso Berritik (Atzegi + Gureak) eskerrak eman nahi dizkiogu Antoniano Ikastetxeari emandako aukeragatik eta Ikerrek bere lankideengatikan jaso duen harrera beroagatik.
Eskerrik asko guztioi!

Eta Ikertxori zorte handia opa diogu etapa berri honetan.

Zorte on Iker!!

Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: