2022 / Martxoa / 31
Ane Salazarrek esperientzia berri bati ekin dio Proelek S.L-en
Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) eta Irungo “Proelek S.L.” erakundeei esker Ane Salazarrek esperientzia berri bati ekin dio.

Ilusioz eta egiteko gai den guztia erakusteko gogoz ekin dio aro berri honi.
Anek "Proelek S.L." enpresaren administrazio-sailerako lanak egingo ditu: fakturak, albaranak, posta-banaketa eta biltegirako birziklatze-lanak artxibatuko ditu, besteak beste.

Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) elkartetik eskerrak eman nahi dizkiogu "Proelek S.L" -ri bere lankideek emandako abagune eta harrera bikainagatik.
Eta Aneri zorterik onena opa diogu etapa berri honetan!



Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: