2022 / Martxoa / 22
Haritz, Ibarrako Udalean hasi da praktikak egiten
Martxoaren 14-ean, Haritzek Pauso Berriak programako (Atzegi + Gureak) praktikak hasi zituen Ibarrako udaletxean.

Haritzek ongietorri ezin hobea izan zuen, eta Udaleko langile askok eta udalerriko alkateak parte hartu zuten. Haritz lasai eta oso pozik agertu zen, programaren hasierako prestakuntzan ikasitakoa praktikan jartzeko gogo biziz.

Hemendik aurrera, praktiketan zehar, Udala, Kultur Etxea eta kiroldegia txandakatuko ditu hainbat lan egiteko, hala nola: posta banatzea, espedienteak prestatzen laguntzea, kiroldegiko aretoak egokitzea, fotokopiagailuak kargatzea, dokumentazioa suntsitzea edo ikastetxeetarako trafikoa mozten laguntzea, Ibarrako udaltzaingoarekin batera.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Ibarrako Udalari praktikak posible egiteko emandako laguntzagatik eta Haritzi egindako harreran erakutsitako ilusioagatik.
Eta zuri, Haritz, zorterik onena opa dizugu esperientzia berri honetan



Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: