Ainhoa Florindok. esperientzia berri bati ekin dio LAB-e Digital Gastronomy Lab jatetxean.
Ainhoa Florindorentzat egun berezia izan zen otsailaren 24a. Donostiako TABAKALERAN dagoen
LAB-e Gastronomy Lab jatetxean praktikak hasi bait zituen.
Pauso Berriakeko (
Atzegi +
Gureak) praktikaldian, Ainhoa bere lankideekin elkarlanean arituko da, eginkizu ezberdinak burutzen, hala nola:
- Terrazaren muntaia eta prestaketa.
- Mahaien garbiketa eta desinfekzioa.
- Ontziteria jartzea.
- Mahai-tresnak lehortzea.
Ainhoa ilusio eta gogo handiz hasi du etapa berri hau, egiteko gai den guztia erakusteko asmoz.
Pauso Berrakeko partaide bati aukera hau emanaz,
LAB-e Digital Gastronomy Lab kudeatzen duen
Basque Culinary Centerrek berriz ere inklusioaren alde egiten du, duela 10 urte baino gehiagotik , programaren hastapenatik,
Pauso Berriakekin (
Atzegi +
Gureak) elkarlanean arituz. Orain, beste bi pertsonek, Eneko Sanchezek eta Paul Lamarcak, Donostiako Miramongo
Basque Culinary Centerren instalakuntzetan bere jarduera burutzen dute.
Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) programatik eskerrak eman nahi dizkiogu
Basque Culinary Center bere elkarlanagatik eta
LAB-e Digital Gastronomy Lab jatetxeari egindako harrera beroagatik eta Ainhoari egunero eskainitako laguntzagatik.
Eskerrik asko!
Animo Ainhoa!
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna
Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak