Asteazken honetan Virginia Martinez lankideak utzi gaitu.
Albiste horrek ezustean harrapatu eta tristetu gaitu
Pauso Berriak Programa (
Atzegi +
Gureak) osatzen dugun lankide guztioi
Virginia 2018an hasi zen
Pauso Berriak programan. Prestakuntza jaso ondoren, lehen praktikak egin zituen
El Taller Kulturan, Donostian, pandemiak bere jarduera geldiarazi zuen arte.
2021eko otsailean, Virginiak
Uliazpi Fundazioaren bulegoetan lan egiteko aukera izan zuen, eta egunero bere gogo eta ahalegin guztiak jartzen zituen hobetzeko. Oso gustora sentitzen zen bertako lantaldean
Irribarrez beteriko pertsona zen Virginia, eta horrela gogoratuko dugu.
Eskerrik asko guztiagatik. Bidai on Virginia.