Ricardok esperientzia berri bati ekin dio Irungo
Gurutze Gorriaren egoitzan.
Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) programari esker, eta programaren prestakuntza-fasea amaitu ondoren, ikasitako guztia praktikan jartzeko ilusio eta gogo handiarekin hasiko da etapa berri hau.
Egiten dituen zereginen artean, gosari-zerbitzuan, garbitegian, arropa-orgak igotzen eta jaisten laguntzen du, eta egoiliarrei laguntzen die, haiek beso zabalik hartu baitute.
Ricardok dioen bezala:
niri asko gustatzen zait adinekoei laguntzea, zaindu egin behar dira!
Esperientzia hori Tamarak Donostiako
Gurutze Gorriaren Egoitzan abiarazitakoarekin bat dator.
Gurutze Gorriaren Egoitzari eskerrak eman nahi dizkiogu emandako laguntzagatik eta Irungo egoitzako lankide guztiek jaso duten harrera beroagatik.
Animo Ricardo! Eta zorte on etapa berri honetan!