Urtarrilaren 17a aspaldi itxarondako eguna izan zen Pablo Altunarentzat,
Irungo Udalean lan-esperientzia berri bat hasi zuelako bulegoko laguntzaile gisa.
Irungo Udala Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) programarekin elkarlanean aritu izan da 2010ean sortu zenetik, urte guzti hauetan hainbat pertsonei lanerako aukera emanez. Gaur egun, Pabloren esperientzia honakoei batuko zaie:
Hemendik aurrera, Pablo Altunak
Irungo Udaleko Erosketa eta Erregistro sailetan lagunduko du. Bertan hainbat lan egingo ditu:
- Udaleko sail ezberdinen artean gutuneria bildu eta banatzea.
- COVID prebentziorako materialaren eskaerak prestatzea.
- Youtube-ko kanalean, osoko bilkuren emisioak gainbegiratu eta kontrolatzea.
- Uniforme banaketa.
- Etab.
Pablok ilusio eta energia handiz heldu dio esperientzia honi, ikasteko eta lan egiteko gogotsu dagoelarik.
Zorte on etapa berri honetan Pablo!
Irungo Udalak Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) programarekin izan duen lankidetza eskertu eta nabarmendu nahi dugu, baita
Atzegi eta
Gureak erakundeen beste esparruetako proiektu eta jarduerekin izan duen lankidetza ere.
Eskerrik asko inklusioaren alde egiteagatik!