Pauso Berriak (Atzegi+Gureak) programaren bitartez, Andrea 2021eko irailetik Donostiako Ilunion Hotelean praktiketan ari da. Bere esperientziaz baliatuz Andreak formakuntza taldeari gosari zerbitzuan eta kafetegian burutzen dituen zerbitzari lanak erakutsi die.
Formazio taldeak Andrearen eginkizunak ikusi ezezik, bere lankideak ezagutzeko aukera izan dute. Andrearen praktikaldiaren egunerokotasunean persona garrantzitsuak direla ohartuz.
Bisita amaitzeko Andreak animo asko eman dizkie formakuntzako kideei, gutxi barru beraiek ere beste enpresa batzuetan praktiketan egongo baitira.
Donostiako Ilunion Hotelari eskerrak eman nahi dizkiogu bere instalakuntzen ateak irekitzeagatik. Baita Andreari ere, bisitako gidari ezin hobea izan baita.
¡Eskerrik asko Donostiako Ilunion Hotela!
¡Animo Andrea!
¡Zorte on praktiketan hasiko diren ikasle guztiei!
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna
Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak
Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)