2021 / Azaroa / 05
Bernabe Dualek esperientzia berri bati ekin dio Errenteriako Udaleko Hiri Mantentze Lanetako lorezaintzako brigadan
Bernabé Dual-ek aro berri bat hasi zuen Urriak 5ean Pauso Berriak-en (Atzegi + Gureak) Zerbitzu Okupazionaleko programaren bitartez. Kasu honetan, Errenteriako Udaleko hiri mantenuko lorezaintza brigadan. Ez da programa honetan izan duen lehen esperientzia, 3 urtez Errenteriako kiroldegian aritu bait zen.
Bernabé gogo eta ilusio handiz ari da lanean lorezaintza brigadan eta bertan jarduera berri pila bat ikasten ari da, hala nola:
- Belar txarrak kendu, haize makina pasa, belarra mozteko makina erabili, erraboilak landatu, etab. Egunero, bere lan jarduna bukatzean, berdina esaten du:
“Zein azkar pasatzen den denbora, oso ondo pasa dut!”
Pauso Berriak-etik (Atzegi + Gureak) eskerrak eman nahi dizkiegu lorezaintza brigadako langileei aukera honengatik eta emandako tratuagatik: milesker Ramón, Mari Mar, Alberto, Esteban eta “Amelibia” “Berna” hain ondo jasotzeagatik.
Animo eta zorte on Bernabé!


Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: