Pedro Azpitarte irailean itzuli da berriz ere
Zinema7Hotelera (
Grupo SADE) lanera gogo eta ilusio handiz!
2014.urtetik
Pauso Berriaken (
Atzegi +
Gureak) bitartez eginkizun ezberdinak burutzen ditu bertan Pedrok. Covid19ren ondorioz bere jarduna eten egin behar izan zuen eta berriz ere lanean hasteko egoeraren obekuntza pazientzia handiz itxaron du. Itzulera hontarako
Zinema7Hotelak (
Grupo SADE) uneoro izan duen disposizioa ezin hobea izan da eta ongietorri beroa egin diote. Mila esker!!
Pedrok, denbora guzti honetan
Zinema7Hotelean (
Grupo SADE) berriz ere lanean hasteko nahia erakutsi du eta gogo handiz hasi da!
Itxaronaldi honetan bere lankideekin bideodeiak egin ditu, baita bisitaren bat edo beste ere...baina egunerokotasunean beraiekin egon ahal izatea oso garrantzitsua izan da Pedrorentzat. Bere kronograma aldatu egin da eta gutxinaka gutxinaka eginkizun eta ohitura berrietara egokituz doa.
Pauso Berriaketik (
Atzegi +
Gureak)
Zinema7Hotelari (
Grupo SADE) denbora guzti honetan izan duen inplikazioagatik eskerrak eman nahi dizkiogu eta Pedro, berriz ere lanean hasteagatik eta aldaketetara egokitzeko erakusten ari zaigun gaitasunagatik, zoriondu.
Eskerrik asko eta zorionak!