2021 / Iraila / 22
Landerrek bere lehen lan- esperientzia hasi du Cristina Enea Fundazioan
Irailaren 21a egun handia izan da Lander Belaustegirentzat; izan ere, bere lehen esperientzia profesionala hasi du Donostiako Egia auzoko "Cristina Enea Fundazio-ko" instalazioetan.

Pauso Berriak  Programaren (Atzegi + Gureak) formakuntza fasea amaitu ondoren, Landerrek gogo handia zuen bere bizitzako fase berri hau hasteko eta ikasitako guztia praktikan jartzeko.
Eta berak ongi dioen bezala:
  • "Hemen ondo egongo naiz, leku polita eta lasaia da, eta hori gustatzen zait".

Egingo dituen zereginen artean, eraikineko leihatilak irekitzeaz arduratuko da, argia, erakusketa aretoetara pasatzen utziz, publikoari arreta eskainiz, bai aurrez aurre, bai telefonoz, dokumentazioa artxibatzea, eskaneatzea, fotokopiatzea eta eskaeraren arabera sortzen joango diren beste zeregin batzuk egingo ditu.

Pauso Berriak Programatik (Atzegi + Gureak) eskerrak eman nahi dizkiogu "Cristina Enea Fundazio-ko" talde osoari, eta ibilbide luzea opa diogu Landerri orain hasten ari den etapa berri honetan.

Zorte on, Lander!


Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: