2021 / Iraila / 17
Monicak Garrancho Taldeko Cortazar Jatetxean jarraituko du.
Monica Expósito, Pauso Berriak (Atzegi+Gureak) programaren bitartez Garracho Taldeko Cortazar Jatetxean burutzen zituen praktikak amaitu ditu.  

Hasieratik, Garrancho Taldeko Cortazar Jatetxeak Pauso Berriak (Atzegi+Gureak) programari laguntzeko borondatea eta gogoa erakutsi du. Azpimarratu nahiko genuke Monicaren egokitzapenerako Cortazar Jatetxeko lan taldea funtsezkoa izan dela, beti laguntzeko prest azalduz. 

Praktika hauetan Monicak hainbat lan bete ditu jatetxeko jantoki eta sukaldean: garbiketa, birziklatzea edo elikagaiak moztea eta manipulatzea besteak beste. Monicaren motibazioak, gaitasunak eta ekimenak esperientzia honen balorazioa oso positiboa izatea eragin dute.  

Hemendik aurrera, Garrancho Taldeko Cortazar Jatetxeak eta Pauso Berriak (Atzegi+Gureak) sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker, Monicak bere garapen soziolaboralarekin jarraituko du, Zerbitzu Okupazionalaren bitartez. 

Monicari egunero bere lanari jartzen dion gogoa eta poztasunagatik zoriondu nahi diogu, eta Garrancho Taldeko Cortazar Jatetxeari eskerrak eman nahi dizkiogu uneoro laguntzeko prest azaltzen baita. 

Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: