2021 / Ekaina / 18
PAUSO BERRIAK FIKOBAN OSPATU DU 10. URTEURRENA.
 2021eko Ekainaren 3a, oso egun berezia izan zen Pauso Berriak programaren  (Atzegi + Gureak) parte diren edo izan diren pertsona guztientzat, egun horretan programaren 10. URTEURRENA ospatu baitzen. 

Orain arte lortutakoa gogoratzeko, lortutakoa elkarbanatzeko eta etorkizunari begiratzeko momentu on bat izan zen ekitaldia. 
Egun horretan instituzioak, enpresak eta pertsona protagonista eta familiak beren lekua izan zuten. 

Ekitaldia hiru bloketan banatu zen:

1- Instituzio laguntzaileak
Etorritako testigantzak hauek izan ziren:
  • Irungo udala, zeinak laguntzaile bezala aritu zen ekitaldian eta Pauso Berriak programan hasieratik parte hartzen ari dela, hiru esperientzia martxan dituelarik. 10 urte hauetan 5 pertsonek izan dute aukera udalaren departamentu ezberdinetan praktikaldia burutzeko. 
  • Lanbide: Programaren laguntzaile garrantzitsua, formakuntzan eta praktikaldietan finantziazioa emanez. 
  • Gipuzkoako foru aldundia: Programaren laguntzailea hasieratik zerbitzu okupazionalaren bitartez (Foru aldundiaren gizarte zerbitzuek ematen duen laguntza eta GUREAK-ekin konbenio bitartez garatzen duena).
Hiruek, elkarlaneko garrantzia azpimarratu nahi izan zuten lan inklusioren bidean. 

2- Entitate bultzatzaileak: Iragana, oraina eta etorkizuna. 

Pauso Berriak progrmako bultzatzaile diren Atzegik eta Gureak-ek hitzaldi bitartez (zuendariek hartu zuten parte) programaren hasiera gogoratu zuten, ibilbidean lortitakoa gogoraraziz. 
  • Adimen urritasuna duten pertsonen beharrei eta haien familiei irtenbidea emanez.
  • Gipuzkoan inklusioa lantzeko dagoen eredua goraipatuz.
  • Etorkizuna begiratuz eta sor daitezken beharrei aurre eginez.
3- Enpresi eskertza, familiei eta programako benetako protagonistei ahotsa emanez.

Bidio ezberdinen bitartez eta zuzeneko testigantza bidez, aukera egon zen esperientzia ezberdinak ezagutzeko. 

Fikobako auditoriumeko oholtza gainean, zerbitzu okupazionala progtramaren hasieratik Irungo Caser Residencial -  Anakan garatzen duen Haritz Garciak, eta Eibarko Fiallegas, laka y Asociados abokatu bufutean hiru urte daramatzan Ixiar Aramnarrik, beren familia eta enpresako ordezkariekin beren ibilbidea kontatu zuten. 

Ekitaldian zehar, gainera, adimen urritasuna duten pertsonek osaturiko Ezezagunok antzerki taldearen sketch ezberdin batzutaz gozatzeko aukera egon zen. 

Pandemiak eragindako neurriek, bertaratu zitezken perstonen kopuruan eragina izan zuen, eta hori dela eta ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egon zen Gureak-ek duen Youtube kanalean. Jarraitzeko aukera izan ez zuenak, hementxe du aukera: (377) PAUSO BERRIAK 10 URTEURRENA - YouTube

Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programatik, Pauso Berriak programak bere lehen 10 urteak betetzea posible egin duten pertsona guztiei eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu. 

Mila esker guztioi!!



Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: