2021 / Maiatza / 27
CIFP Bidasoan Pauso Berriak-en hitzaldia, inlusioa eta balioak 4.0 sustatuz.
CIFP Bidasoak, aspalditik adimen urritasuna duten pertsonen aldeko apostua egiten du Pauso Berriak programa (Atzegi + Gureak) bitartez. Bidasoako lan hildoen baloreetan, #Balioak 4.0 bultzatzea dago, eta hori Pauso Berriak programarekin lortzen dute.
CIFP Bidasoan, Jesus Navajo-k Pauso praktikak burutzen ditu. Bertan mantentze lanak eta garbitze lanak egiteaz gain, irakasleei esku bat botzen die.
Hala ere, gaurko egunak, eskolako balioak 4.0 zabaltzeko balio izan du, Jesusek bertako ikasleei Pauso Berriak programaren (Atzegi + Gureak) nondik norakoak azalduz, eta eskolan bere experientzia kontatuz.
Ikasleek gogotsu jarraitu dituzte azalpenak, eta Jesusen lana ezagutzeaz gain, adimen urritasuna duten pertsonak egunerokotasunean dituzten zailtasunak ulertu dituzte.
Mila esker CIFP BIdasoa eta ikasle guztioi! Elkarrekin, balioak indartuz!
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna
Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak