Aste hau oso garrantzitsua izan da Ane Bastarrikarentzat.
Giroa-Veoliarekin duen lan-kontratua kontratu mugagabe bihurtu dela sinatu bait du.
Momentu paregabea da oraingoa. Anek 2016. urtean hasi zuen bere lan ibilbidea
Pauso Berriakeko (
Atzegi +
Gureak) praktika batzuen bidez. Ondoren, Zerbitzu Okupazionalaren bitartez ikasiz eta garatuz jarraitu zuen bere prestakuntza-ibilbidea harik eta 2018ko apirilean bere lehen lan-kontratua sinatu zuen arte,
Giroa – Veoliako langile bat gehiago bihurtuz.
Lankideek denboran zehar emandako babesak eta Aneren inplikazioak, esperientzia arrakastatsu bihurtzen dute:
Egiten duen lanak, daukan alaitasunak eta adiskidetasunak ezinbesteko bihurtu dute
Giroa – Veoliako administrazio-taldean.
Urte hauetan guztietan, Anek zeregin berri asko egin ditu
Giroa – Veoliak Donostiako Igara auzoan dituen bulegoetan. Eguneroko jardunean Anek ahalegin eta ardura handiz egiten dituen administrazio-lanak: dokumentuak gutun-azaletan sartu, posta banatu, fakturak ordenatu, besteak beste.
Pauso Berriaketik (
Atzegi +
Gureak) eskerrak eman nahi dizkiogu
Giroa – Veoliari, urrats handi honengatik:
Aneren gaitasunetan konfiantza izateagatik eta, berak bezala, lan-taldeetan emateko asko daukaten pertsonen inklusioaren alde egiteagatik.
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna
Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak