Martxoaren 23an, Jean Carlosek,
Blas de Lezo Pasaiako Itsas Arrantza BHIn Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) programako praktikak hasi zituen
Hasierako nerbio logikoen gorabeheraz aparte, aipatzekoa da lehen egun hauetan erakutsi duen positibotasuna eta jarrera.
Jean Carlosek zioen bezala:
"Nik behar den guztian laguntzen dut".
Institutuan, Jean Carlosek bulegoko lanetan lagunduko du, hala nola: txromebooken eta portatilen entrega-erregistroan, paketeak jasotzerako orduan, dokumentuak sailkatzen, eskaneatzen, fotokopiatzen...
Pauso Berriak programatik (
Atzegi +
Gureak) eskerrak eman nahi dizkiogu
Blas de Lezo Pasaiako Itsas Arrantzarako BHIri, emandako aukeragatik eta ongietorriagatik.
Ikaslan Gipuzkoako (Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea) 23 ikastetxe sareko parte den
IES Nautico Pesquero de Pasaia Blas de Lezo BHI ere
Pauso Berriak Programara (
Atzegi +
Gureak) batu da, aurrez beste ikastetxe batzuk egin zuten moduan:
CIFP Armeria Eskola LHII,
Leizaran Institutoa,
CIFP Tolosaldea LHII,
CIFP Bidasoa LHII eta
CIFP Don Bosco LHII. Programarekin, Jaione, Mikel, Iñaki, Jesus eta Martinen esperientzien bidez parte hartuz, hurrenez hurren.
Zorte on Jean Carlos! Animo!
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna
Twitter: @atzegi @grupogureak @NautikaPasaia
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak