Sei urte igaro dira, zerbitzu okupzionalaren bidez, Unai Ayerdi
Suguz-eko Mekanizazio eta zizelkatze taldean sartu zenetik.
Garbiketa- eta mantentze-lanetan laguntzea du helburu, hala nola erraztatzeko makina lantegian pasatzea, birziklatze-lanak egitea, aldagelak eta bulegoak garbi edukitzea.
Denbora horretan, eta bere erreferente eta lankideen laguntzari esker, Unaiek bere zereginak arrakastaz eta enpresan beste bat gehiago eginez bete ahal izateko, beharrezko gaitasunak eskuratu ditu.
Pandemiak sortutako egoera dela eta, Unai ezin izan da
Suguz taldean sartu. Hala ere, bisita bat egin nahi izan du eta abenduaren 22an Imanol arduradunarekin eta beste lankideekin topo egin du.
Pauso Berriaketik (
Gureak +
Atzegi) eskerrak eman nahi dizkiogu
Suguz enpresari, gure programarekin duen konpromiso eta inplikazioagatik, baita Unaiek egunero aurrera egiten jarrai dezan lortzeagatik.
Mila esker!