Jada hilabete bat pasa da, Azaroaren 16-tik, Iker Gonzalez-ek bere
Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) programaren praktikak hasi zituenetik,
Decathlonek Irunen duen dendan.
Iker, kirol zale ikaragarria dena, hasierako formakuntza burutu ondoren ilusio handiz iritsi da programaren fase honetara: lankide berriak ezagutzeko gogoarekin, zeregin berriak ikasteko nahiarekin eta, horrez gain, gauzak ondo egiteko desirarekin.
Ikerrek berak esaten duen bezala:
"Lanean, mugiarazten nauten zereginak gustokoak ditut".
Lehenengo aste hauetan zenbait zeregin gauzatu ditu: sekzio desberdinetako produktuak pertxatan jarri, produktutak aurreratu, kirol desberdinetako baloiak ipini, pertxak jaso, bezeroei oinarrizko arreta eman, kamioien deskargan lagundu, inbentarioak egin...
Decathlon-ek
Pauso Berriak programarekin (
Atzegi +
Gureak) duen lankidetza hau ez da lehenengoa. Aurrez, Javi Sutil izan zuten taldean, 7 urtez garatu zuen bere jarduera zerbitzu okupazionalaren bitartez.
Decathlon Irunek eskainitako aukera berri hau eskertu nahi dugu, baita dendako talde guztia ere, Ikerri egindako harrera beroagatik.
Iker, animo eta zorte asko desiratzen dizugu!
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna
Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak