EIDERREK JAVIER JAUREGIK EIBARREN DUEN KIMETZ HILEAPAINDEGIAN PRAKTIKAK BERRARTU DITU
Zortzi hilabeteko geldialdia eta gero, Eiderrek bere praktikei berriro ekin die
Kimetz Peluquerías-Javier Jauregi ileapaindegian.
Pauso Berriak (
Atzegi+
Gureak) programako 2.fasearen bitartez, Eiderrek ikasteko ametsarekin aurrera jarrai dezake, ileapaindegi batetan lan egiteko helburuarekin.
Berak oso argi dauka hau dela bere lekua eta horregatik aldi berean ileapandegi akademia batean hasi da ikasten, berak esaten duen bezala
Kimetz Eibar-eko bere kide diren “ Itziar eta Ireneri gehiago laguntzeko”.
Eiderrek laguntza handia ematen die bere lankideei, pandemiaren ondorioz lan gehiago egin behar baita, adibidez erabiltzen den material guztiaren desinfekzioan.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu
Javier Jauregi eta Kimetz ileapaindegiko lankideei Eiderri ematen dioten aukerarengatik.