Pasa den Urriaren 26an, gogo eta ilusio biziz hasi zuten 9 pertsonek
Pauso Berriak programako (
Atzegi +
Gureak) formakuntzaren lehen fasea.
Lehen fase honek iraungo dituen 4 hilabeteetan, lan ingurune ezberdinetako enpresetan burutuko duten praktikaldia (2. fasea) prestatzeko formakuntza jasoko dute.
Formakuntza hau, norbanakoaren gaitasun soziolaboralaren garapenean eta egunerkotasunean lan ingurunean ikasleek aurki ditzaketen egoerei aurre egiteko gaitasunen garapen egokian zentratzen da.
Pauso Berriak Programa 2010 urtean sortu zenetik, 230 ikasle baino gehiago dira formakuntza fastetik pasa diren ikasleak.
Hemendik, agur bero bat bidalttzen diegu ikasle guztiei eta esperientzi berri honetaz gozatzea eta ikastea espero dugu.