Paul Lamarcak urte bat darama
Pauso Berriakeko (
Atzegi +
Gureak) zerbitzu okupazionalaren bitartez
Basque Culinary Centerren lanean. Denbora honetan, erakunde akademikoko kafetegiko eginkizun ezberdinak burutu ditu: bandejak garbitu, mahaiak garbitu, ontziak jaso...
Hilabete honen ostean, Paul gogotsu eta emozionatuta hasi da berriz ere
Basque Culinary Centerren lanean. Bertako profesional naiz ikasleek faltan bota dute eta uniformea jantzita eta "bere karroarekin" ikusi duten unetik bertatik jakinarazi diote.
Guztiz aldatu dira bere eginkizunak, egoera berrira egokituz eta guztien osasun eta segurtasuna bermatuz. Orain, Paulek desinfekzio lanak burutzen ditu, berak dioen moduan:
"me ENCANTA".
Paul oso pozik dago
Basque Culinary Centerren eta
Pauso Berriaketik (
Atzegi +
Gureak) lanerako duen prestutasuna eskertu nahi diogu.
Eredu bikaina!
Basque Culinary Center-i ere bere inpilkazioa eskertu nahi diogu, Paulek bere egunerokotasuna gogoko izatea eta lan egiten duen lekuaz harro egotea ekarriz.
Mila esker!!!!
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna
Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak