2020 / Azaroa / 07
¡¡¡Animo Ostalaritza!!!
 Joan den otsailaren 11n, ilusioz eta intentsitatez bizi genuen MAPFRE Fundazioak eta Martin Berasategui jatetxeak antolatutako ekitaldi bat, Pauso Berriak programaren laguntzarekin (Atzegi + Gureak). Tailer gastronomiko enpresariala zen, eta honako hauek hartzen zuten parte:

Bully Restaurant
CONATEC S.A.L.
BMW LURAUTO
ETH Behobia Hotela
Ikerlan S.COOP
Kimetz Ileapaindegiak
Egaña GOZOTEGIA
SOMOS Aholkulariak 

Ilusioz beteriko jardunaldi haren testigantza gisa, bideo bat egin zen, eta Covid-19aren Pandemia zela-eta, ezin izan da nahi bezala aurkeztu.
Une hura berreskuratu nahi dugu, ostalaritzako sektorearentzat hain zailak diren une horietan animatzeko.
Hona hemen egun hartako bideoa:

https://vimeo.com/397126483

Ordutik hona gauza asko aldatu dira eta beste batzuk mantendu egiten dira,
"Elkarrekin gai izango gara" egoera honetatik ateratzeko eta "elkarrekin gai izango gara" gizarteratzeko, urritasunak dituzten pertsonei aukerak emateko.

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: