2020 / Urria / 06
Jesus Navajo-k praktikaldi berri bat hasi du Irungo Bidasoa Institutuan Lhii

Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programaren hasierako prestakuntzatik igaro ondoren, Jesus Navajo irailaren 25ean hasi ditu praktikak  Irungo Bidasoa Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan.

Jesus programaren fase honetan, oso motibatuta eta zeregin berriak ikasteko gogo handiakin sartu da.
Ongi dioen bezala:
"Askotarikoa lana egitea gustatuko litzaidake",
Eta hala da, denbora gutxian zeregin oso desberdinak ikasteko aukera izan du.
  • Alde batetik, atezaintzan kolaboratuz, Kelmen eta Iñigorekin batera, honako zeregin hauek egiten ditu: fotokopiak eta eskeneoak, dokumentuak plastifikatu, bernizatze lanak, errunaldiak eta pertsianak konpontzea, aparkalekurako sarbidea kontrolatzen du, etab.
  • Bestalde, irakasle batzuekin batera, hainbat sailetan ere laguntzen du: Sabino, Joxean, Xabier, Oskar eta Juantxo, besteak beste. Beraiekin batera, ordenagailuen funtzionamendua egiaztatzen du, antibirusa pasatzen du, material desberdin ordenatu eta klasifikatzen du, etb.
Bidasoako LHIk Pauso Berriak programarekin (Atzegi + Gureak) duen lankidetza hori Sergio Berneren esperientziarekin bat dator. Esperientzia horrek Institutuan pertsonalki eta profesionalki garatzeko aukera izan zuen 3 urtez.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Bidasoa Institutuari aukera honengatik eta Jesusi, zorte handia opa nahi diogu etapa berri honetan!!!

Eskerrik asko!!



Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: